Mª Leonor Duarte and.

Heziketaren Zientzietan lizentziaduna da eta Heziketa-ikuskaritzan Graduondoa.

Hezkuntzako ikuskaria izan aurretik Haur Hezkuntzako irakaslea eta haur eskoletako zuzendaria izan da. 2000. urtetik ikuskaria da eta Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko diziplina anitzeko taldearen arduraduna da. 2011 eta 2014 artean Portugalgo nazio-ikuskaritzaren Alboko Nagusi karguan aritu izan da.

Hurrengo programak koordinatu ditu: “Neurketa, Ebaluazioa eta Kontrola (Gainbegiratzea)” eta nazio-mailan “Zentroen kanpoko ebaluazioaren” erantzunkide izan da. Gainera, parte aktiboa hartu du Portugalgo Hezkuntza Premia Berezien legezko markoaren berraztertzean. Era berean, “Haur Hezkuntza sektore pribatuan” eta “Eskola-uztearen arriskua duten ikasleen orientazioan” ardaztutako ikuskaritzan eginkizun nabarmena izan du. 2000 eta 2009 artean Haur Hezkuntzako profesionalen nazio-elkarteko presidenteordea izan da.

2018ko urriaren 18a, 10:30etan

Zuzendaritza-funtzioaren eta irakaskuntza-funtzioaren ebaluazioa

Close Menu