Jorge Armando Bermúdez González jn.
Delitu Informatikoen Fiskal Delegatua Gipuzkoan.
Zuzenbidean lizentziatua, Gipuzkoako Fiskaltza Probintzialean fiskala da 2006 urteaz geroztik, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiko Kriminalitate Informatiko Zerbitzura atxikia dago 2007an sortu zenetik.
ECCEko (European Certificate on Cybercrime and e-Evidence) hizlari nazionala izendatua izan zen ziberkrimenean aditu lez, Europako kontseiluak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sustatuta. Honetaz gain, elkarlanean aritu da Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Polizia Zientzien Ikerketa Institutu Unibertsitarioarekin, Espainiako Garapenerako Kooperazio Agentziarekin edo Abu Dhabiko Prestakuntza eta Ikasketa Judizialen Institutuarekin.
Delinkuentzia informatikoari buruzko hitzaldiak eman ditu eta gaian espezializatutako polizia-unitateen prestakuntzan parte hartu du, hala nola Guardia Zibilaren Ikerketa Teknologikoaren Taldeak (EDITE’s) edo Arkauteko Polizia eta Larrialdien Euskal Akademia (Ertzaintza).
