Jorge Arévalo Turrillas jn.

EUSKO JAURLARITZAREN LANBIDE HEZIKETAKO SAILBURUORDEA

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea.

Lanbide Heziketako irakaslea.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendari nagusia izan da (1995-2001), Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea (2001-2005), Lanbide Heziketako Bigarren Programa Nazionalaren idazlari eta txostengilea, Lanbide Heziketako Kontseilu Orokorraren partaidea (1996-2005) eta Lanbide Heziketako I., II. eta IV. Euskal Planaren idazketa eta martxan jartzearen arduraduna.

Gainera, Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako zuzendari nagusiari proiektu anitzetan aholkua eman dio 2008 eta 2011 bitartean, autonomia erkidego ezberdinetako Lanbide Heziketako zuzendari nagusiekin elkarlanean aritu da, unibertsitate ezberdinekin kolaboratu du eta Lanbide Heziketa, Kalitate, Berrikuntza eta Lehiakortasunari buruzko 200 hitzaldi baino gehiago eman ditu AEBn, Latinoamerikan, Europan eta 17 Autonomia Erkidegoetan. Senatuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordearekin eta Kongresuko Hezkuntza Batzordearekin kolaboratu du.

Gaur egun, 2012ko abenduaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea izateaz gain, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko lehendakaria da, Lanbide Heziketako Kontseilu Orokorreko kidea, Euskal Enplegu Zerbitzuko (Lanbide) Administrazio Kontseiluko bokala, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko (Hobetuz) Patronatuko kidea, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko bokala eta Kontsumoko Euskal Institutuaren aholkularia.

2018ko urriaren 18a, 9:00etan

Lanbide Heziketa DUALA Euskal Autonomia Erkidegoan

Close Menu